XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk kulturari eman nahi diogun hedadura testu-inguru bezala aipatzean, T. Parsons-ek bere funtsezko hiru adierazgai azpimarratzean dionera mugatuko dugu:.

Edozein Herrik historia bat duenez uzkuntza bat egiten du.

Belaunaldiz belaunaldi sortua, parte bat baztertu edo erre, eta beste bat pilatu eta transmititu egiten da.

Transmisio horretan aldi berean, esperientzia batzuk, bizitza molde batzuk, balore ordenaketa batzuk, eta abar etorri datoz.

Herri baten iraupena eta jarraipena konstatatzean, kultur fenomeno batekin aurkitzen gara, hots, kolektibo bizitza molde berezi batekin, zeinen arabera bere biztanlekideek zoriontasun bat erdiesten dute.

Guzi honek, naturaren menperakuntzan teknika minimo batzuen lorpena adierazten du.

Baita ere, jakintza praktiko ikasi eta transmitigarrien presentzia eta ongi bizitzeko balore komun batzuren onarketa.

Tradizioa duten kulturek, gaur egun sortzen dugun kulturak ez bezalako sozial statusak, sozial hierarkiak, sinisteak, portaera moldeak, autoritate formak, ohiturak, eta usaia bereziak ohi dituzte.

Mendez mende iraun duten berezgarri horiek pisu haundi bat ohi dute, eta biziki bilakaera motela daramate.